Kanpaina onenaren Argia Saria: Zaldibar Argitu

  • Bost hitzekin gaur egungo mundua zalantzan jarri eta milaka pertsonak babesteko moduko programa politikoa laburbiltzeko gaitasuna erakutsi dutelako: Langileak, osasuna, erantzukizunak. Zaldibar Argitu. Jokin Bergara, Janire Lazkano eta Gaizka Zabarte mugimenduko kideek jaso dute saria.

Argazkia: Dani Blanco

2021eko otsailaren 02an - 10:00

Herritarrek behetik gora sortutako mugimendu honek txingurri lana egin du ez zedin ahanzturan erori Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen bizitza lapurtu zuen zabor jauzia, inguruak gogotik kutsatu zituena. Borrokan zorrotz jarraitu dute, gaia gori-gorian jarri eta “euskal oasia” sutan irudikatzeraino, mundu mailako pandemia honek gaia ia kolpetik desagerrarazi zuenean ere, lanean jarraitu dute. 2021 honetan, hondamenditik urtea beteko den honetan, bai epaitegietan, baita Europan ere lanean jarraituko dute.

 

Beti komunikazioaren esparrua mimo handiarekin landuz, izan kanta, izan ikurra, izan irakurketak, izan mobilizazio ereduak... zabaltasuna batzea lortu dute beren ideiei ukorik egin gabe.

Horregatik guztiagatik, kanpaina onena ARGIA Saria, Zaldibar Argitu herri plataformari ematea erabaki du ARGIAko lantaldeak. Zorionak!

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2021
Munduan badira kirats eta lurrinak

Amildu zen zabor jauzia. Azken egunera arte dena jan duen zabortegia, bi langile irensteraino. Urtebete iragan da eta Zaldibarren oraindik ustel usaina dago. Portu gris batean kokatzen den krimenak ere ez du hats hoberik. Mafien kiratsak. Eta gorpuzkirik gabeko hilketa ustela?... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Prentsa ataleko Argia Saria Jon Alonsorentzat da

Orain dela 40 urte desagertu zen José Miguel Etxebarria Naparra iruindarra eta auziaren muinak argitzeke jarraitzen du. Aurtengo Argia Saria prentsa atalean, Jon Alonsorentzat da, Naparra. Kasu irekia ikerketa liburua idazteagatik.


2021-02-01 | ARGIA
2021eko ikus-entzunezko Argia Saria: ‘Hondar Ahoak’ telesaila

Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thrillerra da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernandez ekoizleak jaso dute saria.


2021-01-21 | ARGIA
Otsaileko lehen astean banatuko dira Argia Sariak, egunero bana

Badator Argia Sariak banatzeko garaia, baina aurten, pandemia dela eta, bestelako moldez emango dira. Azken urteetan Usurbilgo Atxega jatetxean egin ohi dugu sari banaketa ekitaldia, ehundik gora lagun biltzen diren bazkari ederrean.


Eguneraketa berriak daude