argia.eus
INPRIMATU
Kanboko Marieniako eraikuntza proiektua gaitzetsi dute larunbatean
  • Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko maiatzaren 28a
Argazkia: Euskal Irratiak.

CADE, ELB, Lurzaindia, Ostia eta Nahi Dugun Herria elkarteek adierazpen bateratua egin dute, proiektua gelditu arte borrokak segituko duela azpimarratuz, eta lurren okupazioa ez dutela baztertzen jakinarazi dute.