Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan, Kanbon.
Bortxatzaileek biktima gela batean giltzapetu, eta gainera, pistola batekin mehatxatu zuten. Emakumeak hiru gizonak lo zeudela lortu zuen ihes egitea. Biktimak berehala jarri zuen salaketa, eta hiru gizonak atxilotu zituzten Akizen (Landak).
Céline Bucau, Akizeko prokuradoreordea, tentuz mintzatu da gaiaren inguruan, “ustezko biktima berriz entzuten ari dira, eta oraindik goizegi da zerbait baieztatzeko; gertakariaren xehetasunak ez daude argi oraindik. Ondorengo egunetan argiago ikusi behar genuke, ikerketa hasi besterik ez da egin”, gehitu du Bucauk. Asteartean elkarretaratzea deitu dute Itaiak eta EHBaik erasoa salatzeko, 19:00etan, Kanboko Herriko Etxearen aurrean.
France Bleu irratiak dioenez, ez da lehen aldia Coco.gg harremanetarako aplikazioa antzeko erasoak egiteko erabiltzen dela. Akizen, adibidez, hilabete gutxitan gertatzen den bosgarrena dela jakinarazi du irratiak.