argia.eus
INPRIMATU
Kanaldude telebistak Zubietako erraustegiari buruzko mahai ingurua eskainiko du zuzenean Andoaindik
  • Ostegunean, 14, izango da mahai-ingurua Andoaingo Urigain kultur etxean. Kanaldudek zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera, baina saioa aurrez-aurre ikusi eta entzutera datozen herritarrei aurretik Ipar Haizea elkarteak pintxo-potea eskainiko die, 18:30etan.

Zero Zabor @zero_zabor 2019ko otsailaren 13a

Kanaldude Nafarroa Behereko telebistak bere webean iragarri du: "Ostegun hontan [otsailak 14] Andoaingo Urigain kulturetxetik zuzenean izanen gira 19:00etan ttanko, Ipar Haizea elkartearekin. Emankizunaren gaia : "Erraustegia, bai ala ez?".

Partaideen artean, besteren artean, honako hauek izango direla aurreratu du Ipar Haizea elkarteak: Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko Joxe Mari Irazusta, Ipar Haizeako Julen Lorenzo, GuraSOSeko Joseba Belaustegi, GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta eta OEIT-GEIS mediku plataformako Xabier Mitxelena.

Antolatzaileek iragarri dutenez, Andoaina hurbilduko diren guraso gazteek beren umeentzako haurtzaindegi zerbitzua ere edukiko dute eskueran.

Aurrerapen gisa bideotxo hau zabaldu dute antolatzaileek: