argia.eus
INPRIMATU
Aldudeko ibarra 2030ean: prospektiba lan interesgarriaren bideoak
  • Kintoa mendiaren oinetan itsasorik ez den arren, 'Balearen egunak' ospatzen dituzte han bi urtez behin, esan nahi baita Banka-Aldude-Urepel ibarrarenak ("valle" espainolez eta "vallée" frantsesez, hortik balearena), hiru herrietako biztanleak iratzarrazteko eta ingurukoei hango aberastasunak erakusteko.

2012ko urriaren 24a
Lekuko jarduera ekonomiko zein sozialak erakustea du helburu 'Balearen eguna' egitasmoak.

Aurtengoan urriaren 11tik 14rako egunetan Ate irekiak ekitaldiarekin erakutsi dituzte lekuko jarduera ekonomiko zein sozialak, egun zentrala igandea izan delarik, bere merkatu famatuarekin, ehunka azienda erakusgai eta gaineratiko. Aurreko hilabeteetan herritar askoren artean burutu dute Banka-Aldude-Urepel 2030. urtean? prospektiba ahalegin interesgarria. Orain bailarako telebista Internetez mundu osora zabaldua den Kanaldudek horko materialak denen ikusgai ipini ditu, bideo erakargarriotan:

- Emankizuna publikoan Euskaraz.

- Ibarra zenbakitan, azken urteetako bilakaera.

- Urruntasuna hurbiletik, ibarreko 5 lekukoen barne gogoetak.

- Xabi Bidart Bankako ostalaria burasoen segidan.

- ADUR, kultur elkarte berri bat ibarrean.

- Oroitzapen den geroa

- Artea adierazle

- Galderuntzia

- Ibarra irudikatuz.

- Fikzioa