Kanadako anti-nuklearren talde batek Idle No More mugimenduarekin indarrak batuta, tren bat geratu dute orain egun batzuk Torontoko uranio plantaren aurka protesta egiteko. Bertara manifestazioa egin dute eta ondoren trenbidea blokeatu.
“Uranioa indigenen lurretatik lapurtzen dute eta erradiazioa askatzen doa bide osoan”, salatu die hedabideei Zach Ruiter ekintzaile ekologistak.
Legegintzaldi honetan Kanadako Gobernu kontserbadoreak egindako aldaketek ahalbidetzen dutenez, gobernuak eskubidea du jatorrizko herrien lurrak sektore pribatuen esku uzteko. Lege aldaketa horiek izan dira Idle No More mugimenduaren sorreraren txinparta, eta ordutik mobilizazioetan jarraitzen dute herrialdeko jatorrizko herriek. Horrez gain, fenomenoa beste herrialde batzuetara ere zabaldu da, batez ere, AEBetara, non jatorrizko herrien egoera ez den batere ona, protestek argi uzten dutenez.
“Zentrala ixtea da gure plana, eta ixteko egin beharreko edozer egingo dugu”, esan zuen Ruiterrek, Idle No More-en bandera eskuan eta lepotik kartel bat zuela: “Esan ezetz zabor erradioaktiboari”.
Torontoko GE-Hitachi planta eztabaida iturri izan da Kanadan, joan den azaroan jakin baitzen publikoki 1967tik uranioa prozesatzen duela, inguruan jendea bizi den arren. Trenez garraiatzen dute materiala alde batetik bestera, eta ekintza hau testuinguru horretan kokatu dute antolatzaileek. Zentralaren arduradunek gehitu zuten materiala ongi aztertzen dutela, eta trenean beste lekuetara egiten dituzten mugimenduak ez direla arriskutsuak.
Manifestariek trena geldi zela argazkia atera eta lekua utzi zuten. Amaitu aurretik, gehitu zuten legea hausteko prest direla legeak uranio planta babesten jarraitzen badu.
Interesgarria da ikustea nola jatorrizko herriak eta mugimendu antinuklearrak elkar elika dezaketen, helburuetan bat egiten dutenez. John Jacobs izeneko Serpent River herriko kidearen hitzak ere bildu ditu prentsak:
“Hemen uranioagatik nago, nire etxean, erreserban erabateko eragina izan baitu. Ibaiari kalte handia egin dio. Ezin dugu ibaia gehiago ezertarako erabili, ezin dugu bertan arrantza egin. Ezin dugu bertako ura edan”.
Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartua da.
Informazio gehiago:
Idle No More mugimenduari buruz artikulua blog honetan: Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’
Pello Zubiriaren erreportajea Argian: #idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri.
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Higiezinen merkatuko prezioen goranzko joera eten asmoz, Kanadako Gobernuak lege bat jarri du indarrean: bi urtez atzerriko inbertitzaile eta enpresei etxebizitzak erostea debekatuko zaie, ondorioztaturik atzerriko espekulatzaileen eragina erabakiorra izan dela merkatuko... [+]
Panelakut tribuak egin du oraingoan aurkikuntza: identifikatu eta dokumentatu gabeko 160 hilobi baino gehiago, 1890etik 1970era ume indigenak bortxaz eramaten zituzten barnetegi izandakoan, Kanadako golkoan. Halako barnetegietan 1.100 hilobitik gora aurkitu dituzte dagoeneko.
Tenperaturen igoerak 500 pertsona baino gehiago hil ditu AEBetako mendebaldeko kostaldean eta Kanadako hego mendebaldean. The Guardian hedabidearen arabera, ozeanoetako kalteak konpontzen zailak izango dira.
Hori da AFP agentzia frantsesak IPCC (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea) prestatzen ari den azken txostenaz egin duen filtrazioaren titulu nagusia. Erakunde hau klima aldaketa aztertzen duen munduko garrantzitsuena da eta amaitzen ari da bere zazpigarren txostena.
Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan du. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean, Lyttonen, gainditu zen biharamunean, 49.6 gradu celsius.
Cowessess herriko Marieval barnetegian aurkitu dituzte hobiak. Eskola hauek Elizak eta Kanadako Estatuak kudeatzen zituen 1831tik 1997ra artean, haur indigenak “zibilizatzeko”.
Lurperaturiko 215 umeren gorpuzki atzeman zituzten maiatzean Kanadako Kamloopseko eskola batean. “Zibilizatu beharreko basati” batzuenak dira, hots, kolonoen etorrera aitzin haien lurrean eta haien lurretik bizi ziren autoktonoenak. Asimilatzeko helburuz, eskola eta... [+]
Naturak irudi ederrak laga dizkigu egunotan. Munduaren punta batean sua, izotza bestean. Etna sumendia egurrean, eta Niagarako urjauzia erdi-izozturik.
Uvagut du izena eta urtarrilaren 18an ekin dio emisioari, soilik inuiteraz arituko den Kanadako lehen telebistak. Egun osoko programazioa eskainiko du, astean zazpi egunez. Azken 30 urteetan inuiteraz hamaika lan egin duen Nunavut Independent Television Network ekoiztetxeak... [+]
Nova Scotiako probintzian gertatu da ezbeharra. Poliziaren auto itxurako baten barrutik aritu da ustezko hiltzailea hamabi orduz jendeari tiro eginez. Hiltzailea bera ere hilda agertu da. Tiroketa hau da Kanadak bere historia modernoan jasan duen lazgarriena.