2005eko urrian epailearen aurrean salatu zuten euri-uren indarrak gainezkabideak kolapsatuko zituela, gertatutako ezbeharraren antzeko bat sortuz. Autoritateek “ez ikusiarena egin zuten” eta orain susmo horietako batzuk gertatu dira, CNNk zabaldu duenaren arabera.
Orovilleko urtegia, AEBtako handiena, “tragediatik gertu” egon zen astelehenean. Euriteek zulo handi bat egin zuten isurbide nagusian, eta osagarria ireki behar izan zuten, presa eraiki zutenetik lehenengo aldiz. Ur kopuru handia atera zuten egun osoan zehar (2.800 metro kubiko segundoko) eta horrek larritasun egoera sortu zuen: uraren indarrak segurtasun harresia botatzeko arriskua zegoen. Autoritateek hutsarazte agindua ezarri zuten eta 188.000 herritar ebakuatu zituzten Kalifornia iparraldeko herrietatik.
Talde ekologistek eskatzen zutena zen, zehazki, harresi hori zementuzkoa izatea, ez lur eta harrizkoa. Apurtu izan balitz, “Orovilleko lakuaren ura kontrolik gabe aterako litzateke”, Zerbitzu Meteorologiko Nazionalak azaldu duenaren arabera.
Hutsarazte agindua kendu dute
Astean zehar presaren ur maila jaisten egon dira, eta horretan darraite. Segundoko 3.000 metro kubiko ur inguru drainatzen ari dira eta gainezkabide osagarria arrokekin estaltzen. Butteko konderriko sheriffak jakinarazi duenez, herritarrak etxera itzul daitezke, “hutsarazte agindua” kendu dutelako. Hala ere, “abisu egoera” ezarri dute, arriskua ez delako desagertu.
Erreakzioak sare sozialetan:
Editorial: Avoiding the next #OrovilleDam disaster. https://t.co/Spon0Wy7n9 pic.twitter.com/rVmCnBf79Y
— SFChronicle (@sfchronicle) 2017(e)ko otsailak 15
VIDEO: Meanwhile, at Shasta Dam... maximum water releases, storage at 95% and storms on the way https://t.co/wEbFbiTwvo #OrovilleDam #CAwx pic.twitter.com/5Oz5Ou5Xx6
— The Sacramento Bee (@sacbee_news) 2017(e)ko otsailak 15
When you spend $700 million on water infrastructure and $25 BILLION on Illegals, then this happens. Lib 'leadership' at work. #OrovilleDam pic.twitter.com/vXfFilmSP0
— Thomas Paine (@Thomas1774Paine) 2017(e)ko otsailak 13
#OrovilleDam #OrovilleSpillway #EVACUATIONS pic.twitter.com/niDcJzc8Er
— Tweeter07 (@StarWhisper7) 2017(e)ko otsailak 14
#OrovilleDam: There is 7.48 gallons in one cubic foot. With 100,000 cfs being released from the spillway, that's 748,000 gallons per second. pic.twitter.com/fI5SpwKQEI
— Haleigh Pike (@PikeHaleighdee) 2017(e)ko otsailak 15