Lehen abisua jaso eta bost hilabetera, Arpillaoko lokaletan egoitza zuten elkarteek lokalak uzteko dekretua bete behar izan dute.
Zalantzaz beteta jarraitzen dutela azaldu dute Danontzat gaztetxeko Andrea Egozkuek eta Traineru Baltzak taldeko Jorge Madariagak; ez dakite hor daukaten materialagaz zer egingo duten, eta, diotenez, Udalaren partetik ez dute denentzat baliagarria den alternatibarik jaso.