Negoziazioak bide onetik joan ezean, irailaren 4tik aurrera greba ziklo bat hastea aurreikusten dute: hiru greba egun lehenbizi, eta greba mugagabea ondoren.
Gasteizko Artium Museoan jendaurreko arreta lanean aritzen diren beharginek mobilizazio-plan bati ekin zioten uztailean. Izan ere, zerbitzuaren lizitazio berriaren oinarrien aurrekontua berrikustean, %20 murriztu zela egiaztatu zuten, 2018an egindako aurreko lizitazioarekin alderatauta.
Ondorioz, Artium Museoan publikoarentzako laguntzaileen zerbitzua osatzen duten pertsonen “lanpostuak eta lan-baldintzak babesteko” eta “kalitatezko zerbitzua defendatzeko”, langileak mobilizatzen hasi ziren uztailean. Enpresarekin eta Aldundiarekin harremanak egunero izan dituztela baieztatu dute.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, abuztuan ere gatazkaren sozializatzen jarraitu dute. Azken mobilizazioa abuztuaren 26 honetakoa izango da, 10:30ean. Artium Museoaren aurrean “gatazkak bizirik jarraitzen duela” ekarriko dute gogora.
Horrez gain, irailaren 4, 9 eta 11rako greba deitu dute, eta irailaren 15etik aurrera berriz, grebaldia mugagabea izango da. Iragarritako murrizketak saihestea, lanpostu guztiei eustea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea lortu nahi dituzte horrekin.
Atzo bisitari batzuk bideo hau grabatu eta bidali ziguten. @ArtiumVitoria sartu ziren leihatilan sarrera atera barik. Kontsigna kendu zutenean, bisitarien sarrera kontrola desagertu zen eta orain edonork pasa daiteke sarrera gabe.
MURRIZKETEN beste ondorio bat👇#ArtiumBorrokan pic.twitter.com/0dB62YsJW4
— Artium Borrokan - Artium en Lucha (@ArtiumBorrokan) August 23, 2020