argia.eus
INPRIMATU
Kalera irteeretarako ordu-tarteak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak
  • Kalera irteerak gauzatzeko ordu-tarteak ezarriko dituztela aurreratu du Espainiako Gobernuak. Arratsaldean emango ditu zehaztapen gehiago Salvador Illak, baina aurreratu duenez baratzeetara joatea ere ahalbidetuko da.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 30a

Ostegunean Espainiako Gobernuko Komite Teknikoak egindako bileraren ostean, kalera irteerari begira ordu-tarteak xedatuko dituela erabaki du Pedro Sanchezek.

Espainiako gobernuburuak asteartean jakinarazi zuen konfinamendua arintzeko prozesua faseka egingo dela, jarduera eta mugikortasun soziala fasearen arabera moldatuz. Maiatzaren 4an abiatuko da deskonfinamenduaren zero fasea, baina herritarrek kalera atera ahalko dute maiatzaren 2tik aurrera, beti ere bakarka bada. Kalera irten ahalko da jarduera fisiko eta ekonomikoak gauzatzera.

Aste luzeetako itxialdiaren ostean herritarrak kalera nola aterako diren ez dute guztiz zehaztu oraindik. Alabaina, Espainiako Osasun ministro Salvador Illak emango ditu erabakiaren gaineko zehaztapenak ostegun arratsaldean. Ordu-tarteen aldeko hautuarekin batera, baratzeetara joatea ere ahalbidetuko dela aurreratu di Illak.