argia.eus
INPRIMATU
Kalejira aldarrikatzailea antolatu zuen #zaldibarArgitu plataformak Eibarren
  • Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eragin zuzena izan du aurtego aratosteetan, eta bertan behera geratu dira astebururako antolatuta zeuden hainbat ekitaldi.

Eta Kitto @etakitto 2020ko otsailaren 24a
(Argazkia: Eta Kitto)

Larunbat eguerdian ez zen egin ohiko aratosteetako koadrilen kalejira. #zaldibarArgitu herri plataformak deituta, berriz, kalejira aldarrikatzailea egin zen; batzuk mozorrotuta eta beste batzuk mozorrotu gabe, Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoaren aurrean erantzukizunak eta desagertutako bi langileak bertatik ateratzea eskatu zuten parte-hartzaileek.