Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko protesta ekintza burutu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilboko Udaletxe parean. Gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan egoera larria bizi dute. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbo tamainako hiri batean ulertezinak diren egoerak gertatzen ari direla adierazi dute.
Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.