argia.eus
INPRIMATU
Kalean bizi ziren hainbat lagunek etxe hutsa okupatu dute Iruñean
  • Bizitoki baten beharrak elkartuta, kalean bizi ziren hainbat lagun antolatu eta “toki huts hau okupatzea erabaki dugu, bizia emateko, konpontzeko eta zaintzeko. Elkarbizitza segururako espazioa eraikitzen ari gara, non denek ahotsa dugun, jatorria, itxura, gorputzeko usaina edo klase soziala kontuan hartu gabe”. Etxebizitzaren jabeak salaketa jarri du jada.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2017ko irailaren 05a

Degradazio egoeran eta abandonatuta zegoen etxebizitza da duela aste batzuk okupatu dutena, eta kooperazioan, horizontaltasunean eta elkar laguntzan oinarritutako proiektu komunala garatzeari ekin diote bertan. Iruñerrian 60 bat herritar kalean bizitzen ari diren bitartean, 60.000 etxebizitza huts egotea ez dute onargarri ikusten.

Udaltzaingoaren bisita jaso dute, jabeak salaketa jarri diela ohartarazteko. Jabearekin harremanetan jarri direla diote, akordioa lortu nahian, baina haren ezetza baino ez dutela jaso. Etxe Ikustezina deiturikoan bizitzen jarraitu ahal izateko jendearen babesa eskatu dute: hilaren 7rako mobilizazioa deitu dute Iruñeko Alde Zaharrean eta 9rako prentsaurrekoa iragarri dute.

Gaiaz gehiago:

"Kurtso hasieran, autogestioa"