Bilboko Zabalgune plazan lo egiten zuen emakume bat hil da urtarrilaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun departamentuak informatu duenez.
Zabalgune eraikineko sarbidearen azpian dagoen lurpeko pasabidean gertatu da, goizeko 07:30 aldera. Gune estali horretan etxerik gabe pobrezian bizi diren pertsona ugarik egiten du lo.