argia.eus
INPRIMATU
Kalean bizi direnentzat afariak prestatzeko sarea osatu nahi dute Donostiako Egia auzoan
  • Donostiako Egia auzoan kalean bizi diren pertsonentzat afariak prestatzeko sare bat osatzeko lanetan dabiltza. Izena eman eta boluntario izateko deia zabaldu dute. 

Oihane Arretxea Bereziartua @oihane_arretxea 2021eko martxoaren 12a
Argazkia: Isabel Salvador

Bizi dugun osasun krisialdiak kalean bizi direnen egunerokoa zaildu du. Egoera zaurgarriko pertsona horiek babesik gabe geratu dira eta Donostian etxegabetuak laguntzeko bolondres sareak sortzeari ekin diote. 

Parte Zaharreko Plaza Berrian gauero boluntario talde bat bertako arkupeetan gaua igarotzen dutenei afaria eramaten hasi zen duela zenbait aste. Hasieran zazpi laguneko taldea zen, eta astean behin kozinatzeko konpromisoa hartu zuen bakoitzak. Orain, hamalau bolondreseko taldea osatu dute eta 25 pertsona ingururentzako afaria prestatzen dute; bolondres bakoitzak bi hastean behin hartzen du ardura. 

Kide hauen lana arintzeko asmoz, eta behar hauei erantzuten jarraitzeko, kalean bizi direnentzat afariak prestatzeko bolondres sarea hasi nahi dute Egia auzoan. Bolondres bakoitzat hamar pertsonarentzako afaria prestatu beharko luke eta autobus geltoki inguruan banatuko dute janaria. Sarea handitzeko beharra azpimarratu dute, elkarrekin lana hobeto egin daitekeelako. Bolondres izateko interesa dutenek, egiazaintzasarea@gmail.com helbidera idatzi dezateke. Izena ematen dutenekin bilera bat egingo dutela adierazi dute antolaketa prestatzeko.