argia.eus
INPRIMATU
Kale izendegi parekidea helburu, Veronica Urkiola plaza inauguratuko dute Hondarribian
  • Hiriko paisaian eta zehazki kaleetan emakumeek duten presentzia urria orekatzeko asmoz, zazpi plazari emakumeen izenak jartzea proposatu zuen Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak. Zazpigarrena inauguratuko dute larunbat honetan: Veronica Urkiola Lekuona plaza.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 23a
Larunbat honetan inauguratuko dute Veronica Urkiola plaza Hondarribian.

Duela hiru urte jaiotako ekimena da, Hondarribiko emakumeak ikusarazteko eta kale izendegi parekideagoa lortzeko. Herriko zazpi plazak emakumeen izena eramatea proposatu zuten, eta zazpigarrena larunbat honetan estreinatuko dute. Halere, hau abiapuntua baino ez dela eta kale eta plaza berriak izendatzeko izen zerrenda luzeagoa badutela adierazi du Emekik.

Aitortza

Agustina Genua Saralegi, Petra Laborda Zazuarregi, Bienvenida Emazabel Susperregi eta Anttoni Etxeberria Mendizabal dira ekimen honen baitan aurretik izendatutako plazak. Beste bi plazak orokorrak dira: Martxoak 8 eta Saregileen plaza. Zazpigarrenak Veronica Urkiola Lekuona omendu nahi du, plaza dagoen auzoan “oso maitatua” izan zen okina.