Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez zikinduta.
Ijito izatea bostehun urte baino gehiagoko jazarpenak, errepresioak eta diskriminazioak zeharkatuta bizitzea da. Ijito izatea komunitatetik eta erresilientziatik eustea da, eta egunero borrokatzea ijitotasuna ez galtzeko edo zuzenean, ez desagertzeko. Ijito izatea herri baten parte izatea da, eta horretaz harro egotea da.
Nik bai nahi dut nire alabari ijito-herriaren historia azaltzea eskolan, nik bai nahi dut nire alabari ijito-kulturaz hitz egitea, eta nik bai nahi dut gure gizarteari ekarpen handiak egin dizkioten ijitoak ezagutzea.
Ospa dezagun ijito kultura aurreiritzi eta estereotiporik gabe. Nahikoa da festak soilik batzuk ospatzeaz.
Jaiak antiarrazistak izango dira edo ez dira izango!