Espainiako Gobernuak Gasteizen duen Ordezkariordetzaren aurrean giltzaperatu dira, Altsasuko zazpi atxilotuen argazkiekin.
Aste honi begira Ernai gazte antolakundeak Altsasuko gazteei ezarritako epaia salatzeko egingo dituen mobilizazioen parte da ekintza. Datozen egunetan, “Espainiar faxismoarekin hautsiz, Altsasukoak aske!” lemapean hainbat deialdi egin ditu antolakundeak. Ostegunean eta ostiralean Euskal Herriko hainbat txokotan mobilizazioak egingo dituzte.
Larunbatean, ekainak 16, Altsasuko gazteei ezarritako epaiaren kontra manifestazio nazionalean egingo da Iruñean.
Ernaik antolatutako mobilizazioen kartela: