argia.eus
INPRIMATU
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen
  • Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako gune nagusiaren artean.

Sustatu 2024ko azaroaren 26a

Hona egitaraua atalka. Kontuan izan Bizenta Migel Liburutegia dagoela Durangoko Komentukalean (8. zenbakian).

Abenduak 5, Mogel liburutegia, ikasle goiza

10:30. "BerPiztu ordenagailu zaharra" tailerra Elkartenet-ekin. Luberri Linux sistema eragile libre eta euskalduna instalatzen ikasteko lantegia.

12:00. Gymkhana: digitalizazioa jokoan Tailerra // Leire Lisón. Digitalizazioa ikuspegi kritikoarekin lantzera bideratutako saio honetan, ikasleak rol nahiz jakintza-jolasetan murgilduko dira. Taldean lan egin beharko dute aurkeztuko zaizkien erronkei aurre egiteko.
Abenduak 5, Landako areto nagusian

10:30 - 14:00 // 16:00 - 19:30. Gamer Gela: Game Erauntsiak eta Rolariak, bakarrik edo lagunekin, jolasteaz gozatzeko tartea irekiko dute Azokaren erdian.

Abenduak 6, Mogel liburutegian

11:00. Kutxaz Kanpo: hemen pentsatzeari jolastu esaten diogu Tailerra // Fikzio fabrika + Badalab. Saio honetan mahai eta karta jokoak erabiliko ditugu euskararen etorkizunak elkarrekin pentsatzeko, esperiantzia ludikotik abiatuta euskararen eta euskal gizartearen erronkez eta beharrez elkarrekin pentsatzeko. Izen ematea: info (a bildua) fikziofabrika.eus

Abenduak 6, Landako areto nagusian

16:00. Adimen artifizial sortzailea? Mahaingurua // Elhuyar. Zer da adimen artifizial sortzailea? hezur haragizko sortzaileen lan-tresna edo langabeziara bidaliko dituen teknologia? Nondik elikatzen dira adimen artifizialak eta norena da haiekin sortutakoa.

16:40. Torrekua - Teknologia libreak sortzeko, sustatzeko eta saretzeko sormen espazio komunitarioa. Aurkezpena // Gorka Julio. Teknologia Libreekin eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearekin lotutako sormen espazio komunitario eta interkooperatibo bat izateko helburuarekin sortutako laborategia da Torrekua, Errenterian kokatua.

17:00. Begizta. Aurkezpena // Izarkom + Onaro. Izarkomek beste hainbat eragilerekin batera osatu eta eskainiko duen online bidezko telebista zerbitzuen plataforma da Begizta.

17:30. Margo Piratak. Aurkezpena // Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga. Eider Eibar ilustratzaileak eta Sagarminaga igerilariak 7 itsasoen erronkak igerian eta marraztuz euskaraz sorturiko eduki digitalen sorta.

17:50. Egin Ttap!. Topaketa // Kukulaisi. Egin Ttap! familian jokatzeko online lehiaketa, 7 egunetan martxan izatekoa den jokoa.

18:30. Erronka digitalak. Nola garatu erabilera kritikoa? Aurkezpena + Mahaingurua // Ikusgela + Badalab. Nor gara sarean? Norizan gaitezke? Zenbateraino gara pantailen esklabu? Bada zurrunbilotik ateratzerik? Adimen artifizialak sortzen duen hori artea da? Eta norena da jabetza? Noren esku dago internet mugatu eta arautzea? Zein oztopo ditu euskarak sarean? Erabili dezakezu irudi edo bideo bat zuk nahi duzunerako?

19:20. Appa Hi! eta hika.ahotsak.eus. Aurkezpena // Aintzane Agirrebeña eta Idoia Etxeberria. Badihardugu Euskara Elkarteak hitanoaren inguruko aurtengo nobedadeak
aurkeztuko dituzte.

19:40. Leitzako hitanoa berpizten: Hika eta toka. Noka ere toka! Aurkezpena // Fernando Oiartzun. Leitzako hitanoaren bilduma liburu formatuan auzolanez osatu ondoren, orain ikus-entzunezkoa gehitu zaio proiektu honi.