Euskal herritarrez trufatu dira berriz Madrilen. Altsasuko gazteentzako askatasuna eta Justizia aldarrikatuz Iruñean bildu ginen 50.000 lagunei muzin egin digute. Poliziaren muntaia ontzat eman dute epaileek eta denetara 79 urteko kartzelako zigorra ezarri die Altsasuko gazteei.
“Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei. "Nagusitasun abusu eta gorroto" larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak "arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik" eman zirela argudiatuz. Arrazoiketa guztiz politikoa, epaiketa politiko batean.
Kartzela zigorraz gain, lesioengatik 9.200 euro ordaindu beharko dizkiote tenienteari. Sarjentuari ostera, 3.700 euro ordaindu beharko dizkiote, eta bi hauen bikoteei 6.100 euro buruko. Are gehiago, teniente eta sarjentuaren bikotekideei, hurrenez hurren, 45.000 eta 25.000 euro ere ordaindu beharko dizkiete “ondorio eta kalte moralengatik”. Ez dago Justiziarik Altsasuko gazteentzat. Beraien Eskubide Zibil eta Politikoak ukatu zaizkie epaiketa justu bat ukatu zaienean. Sententzia onartezina da. Erantzun beharra dago.
Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak... eta ondorioz, halako epaia. SALBUESPENA da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen du Estatu espainolak. Altsasuko gazteen kasuan, beltzen artean beltzena aplikatu diete eta, hemendik aurrera beraiekiko elkartasuna zigortuko dute.
Honek guztiak argi adierazten du ezin garela konformatu urteetan Euskal Herrian ezarri diren salbuespen politikak eta hauek aplikatzeko garatu diren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin, indargabetu behar dira guztiak.
Ez dela terrorismoa esan dute, baina Madrilen epaitu dituzte, tribunal berezi batek epaitu ditu eta izugarrizko zigorrak jarri dizkie. Ez dugu onartzen, hori ez delako Justizia.
Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Aritz, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor LIBRE nahi ditugu eta horretarako guztion eskubideen alde borrokatu behar dugu.
Kondena bidegabea da Altsasukoen kasoan eta neurtuagoa Oreretako kasuan, baina bietan sententziek Espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa azaleratzen dute. Dei egiten diogu euskal jendarteari ondorengo egunetan izango diren deialdietan parte har dezan.
Gure Eskubide Zibil eta Politikoak non daude?
ALTSASUKOAK LIBRE!
Eleak/Libre mugimendua
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.