argia.eus
INPRIMATU
Justizia marxista eta irudimena
  • Marxek eta Engelsek ez zuten justiziari buruz ezer idatzi. Izan ere, errealitate materiala  ideiak baino garrantzitsuagoak dira gizartea deskribatzeko.  Alabaina, Engelsek Blochi gutun baten bidez esan zion ideiak eta borondateak ere parte daukate klaseen arteko borrokan. Dena den, ez zuten berez justizia kontzeptu bat eraiki eta neuk sortu nuen.

Juan José Angulo de la Calle 2018ko irailaren 19a

Lehenik eta behin, justizia banatzaileen teoriak ikasi nituen gero idazteko marxismoan justizia da langileei errekurtsuak banatzea euren benetako produkzioaren arabera (eta ez soldataren truke, hori aberastasun ekoizten duena baino merkeagoak delako).

Justizia hobeto deskribatzeko, esplotazioa ikertu behar izan nuen eta Roemerren teoria irakurri nuen. Bertan berak esan zuen badakigu esplotazioa dagoela banaketa, beste gizarte hipotetikoa konparatuz, urria da (posible izanda bere alternatiba). Gizarte hipotetiko hura asmatzen dugu gure irudimenari esker eta justizia da banaketa hura lortzea.

Irudimenaren bitartez, langileak konturatzen dira kontraesan sozialak daudela eta batzuek aldaketaren alde borrokatzen dute. Taldeak sortzen dira Elsterren jokoen teoriaren modura eta talde handi batek, langile klasea orokorra, irudimena handia izanez gero eta justiziaren aldekoa izanez gero, agian iraultzaren alde borrokatuko du.

Marcusek irudimenari buruz idatzi zuen eta bere kontzeptuen arabera, irudimenak asma dezake beste era motako errealitateak, baina gurekoa oinarrituta. Esaterako, bere gizarte ludiko-estetikoa (jendearen gozamena oinarrituta) edo merkatuzko sozialismoa (enpresa kolektiboak merkatu librean).

Juan José Angulo de la Calle.

Filosofian doktorea.

Justicia marxista e imaginación tesiaren egilea.