argia.eus
INPRIMATU
Justizia euskaraz, zergatik ez?
  • Justizia esparruan ematen den euskararen erabilera eskasaren arrazoiak aztertu nahian, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskara batzordeak “Justizia euskaraz, zergatik ez?” jardunaldia antolatu du ekainaren 27an.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 24a
Euskaraz soilik egiten den epaiketarik ez dago gaur egun (argazkia: panoramio.com)

Bertan Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera areagotzeko sustatu duen Auzia Euskaraz proiektuari ere tartea eskainiko zaio.

Batzordeak adierazi duenez, Elkargoko abokatu guztiak euskaraz zein gaztelelaniaz jarduteko gai dira, eta elkargoak berak zerbitzu guztiak euskaraz eman ahal izatea bermatzen du.

Hala ere, gaztelaniak hizkuntza erabiliena izaten jarraitzen du: “Gaur egun ez dago euskaraz soilik egiten den epaiketarik. Guztietan itzultzailea erabiltzen da”, adierazi dute.

Jardunaldia Bizkaiko Abokatuen Elkargoko areto nagusian hasiko da 10:30etan, eta doan izango da kolegiatu guztientzat. Egitaraua Elkargoko webgunean kontsultatu daiteke.