argia.eus
INPRIMATU
Jupiter Jon taldeak bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Eta metaforak greba egin zeben…’
  • Bueltan dira –inoiz joan ez badira ere–, Jupiter Jon taldeko lagunak. Eta ohianetik datoz lehengoan bezala 10 kantu berrirekin.

Entzun! @entzuner 2015eko urriaren 02a
Bidehutsen eskutik kaleratu da Jupiter Jonen bigarren lana.

Julen Azpitarte kazetariaren hitzei erreparatuz, disko heterogeneoa da Eta metaforak greba egin zeben… hau.

Jupiterjondarrek soinu-oihan oparoa dakarkigute: "Paleolitikoa eta gero Elvis kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oilo-onomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatean josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa".

Lamberto Perurenak egin du diskoaren azal koloretsu eta primitiboa.

Entzun hemen diskoko Satanak kantua:

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Entzun! atari musikalean publikatu da eta webgune horren lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra].