argia.eus
INPRIMATU
Junquerasek “independentzia lortzeko” hauteskunde aurreratuak eskatu ditu
  • ERCko presidente Oriol Junquerasek adierazi du A9a "pauso bat gehiago" dela. Hauteskundeak aurreratzeko eskatu du, "gehiengo independentista esplizitua lortzeko eta horrela independentzia lortzeko". Eguna irrika handiz bizitzen ari dela baieztatu du.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 09a
Junqueras gaur eskola bateko mahai-buru izan da. (Arg: @vilaweb)

Masek hauteskundeak ez baditu aurreratzen, ea ERCk zentsura mozioa aurkeztuko duen galdetuta, esan du "zentzuzkoa da gauza onei ez itxoinaraztea". Prozesua "geldiezina" dela sinesten duela eta hauteskundeen aurreratzea "ahalik eta azkarren" gerta dadila eskatu du, "ezin baitugu denbora gehiagorik galdu".

Masek astelehenean Rajoyri bidali behar dion gutunaz galdetuta, zera esan du: "Gutun bat bidali nahi badio, bidal diezaiola, baina agerikoa da Espainiatik ezer espero izatea alperrik dela".

Informazio gehiago:

Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.

Nola irakurri behar da partehartzea?

Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"

David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"

Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan

Kataluniako kontsulta iruditan

Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"