argia.eus
INPRIMATU
Junqueras espetxean mantentzea erabaki du Auzitegi Gorenak
  • Espainiako Auzitegi Goreneko epaileek erabaki dute Junquerasen errekurtsoa atzera botatzea, eta fidantzarik gabe Estremerako espetxean mantentzea erabaki du.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 05a
Oriol Junqueras Estremerako espetxean daukate, Bartzelonatik 640 kilometrora errepidez.

Hiru magistratuek adierazi dute zantzuak daudela matxinada, sedizio eta diru publikoa era okerrean erabiltzeko, eta delituak errepikatzeko. Zentzu honetan, Auzitegi Gorenak dio Junquerasek delituok berriz egin litzakeela "oraingoan Generalitateko presidentegai gisa".

ERCko liderraren abokatuaren eta Junqueras beraren argumentuak alferrikakoak izan dira.