argia.eus
INPRIMATU
Julen Madariaga zendu da
  • Julen Madariaga Agirre hil da apirilaren 5 gauean, 88 urte zituela. ETAren sortzaileetakoa izan zen 1959an eta kartzela zein erbestea bizi izan zituen. 1990eko hamarkadan ETAk armak uztea eskatu zuen eta Gregorio Ordóñezen hilketa publikoki salatu ez zuelako Herri Batasuna utzi zuen. 2001ean Aralar korrontearekin egin zuen bat eta 2004an Espainiako Senaturako zerrendetan joan zen alderdi horretan. 2014an Egiari zor liburuan idatzi zituen bere testigantzak.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 06a
Julen Madariaga 2014an. Argazkia: Dani Blanco.

Hemen irakur daiteke Xabier Letona ARGIAko kazetariak Egiari zor liburuaz egin zion elkarrizketa, 2014an: "Armak edonori entregatu ahal zaizkio, salbu Madril eta Parisi".

Eta beste elkarrizketa hau, berriz, 1983an egindakoa da: "Guk beti jokatu dugu independenizia osoaren alde".

Beste elkarrizketa hau 1991koa: "Independentziarako prozesua gero eta fiteago doa".

LARRUN monografiko bat ere eskaini zion ARGIAk Julen Madariagari, 1993ko abenduan. Patxi Larrionek elkarrizketatu zuen eta lotura honetan kontsulta daiteke PDF formatuan.

Leire Arzuagak 1993an ateratako argazkia.
Aitor Bayok ateratako argazkia.