Ekainaren 27an Arrasateko Monterron parkean Jul Bolinagaren omenezko jaialdi bereziaren promoziorako bideoa atera du antolakuntza taldeak.
Arteman Komunikazio Taldeak grabatu zituen irudiak eta ekoiztu du aurrerapen bideoa. Condenado abestiaren zuzeneko musikarekin "gau ahaztezin" hartako irudi ikusgarriak biltzen ditu lau minutu pasatxoko ikus-entzunezkoak: "Gau ahaztezina izan zen gure lagun Jul gustuko zuen moduan gogoratu genuelako, jai giroan eta musikarekin topera. Eta, baita ere, Arrasateko, Euskal Herriko, Kataluniako, Zaragozako eta beste leku askotako lagunekin batera bizi izan genuelako", diote. Jarraian, bideoa ikusgai.
(Albistea Goiena-tik ekarri da CC lizentziari esker. Originala hemen: Jul Bolinagaren omenaldi "ahaztezineko" promoziorako bideoa argitaratu dute)