argia.eus
INPRIMATU
Jugoslaviako gerra krimenak epaitu dituen auzitegiaren inpartzialtasuna ezbaian
  • Yugoslavia zaharreko gerra krimenak aztertzen dituen Nazioarteko Auzitegiko presidenteak goi-kargu militarrak absolbitzeko presionatu zuela salatu du epaileetako batek, BT hedabideak argitaratu duenez.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko uztailaren 01a
Estatubatuarra eta Israelentzat lan egindako da da Theodor Meron. (Argazkia: webpublicapress.com)

Frederik Harhoff epaile danarrak gutun baten bitartez zabaldu ditu adierazpenak: “2012ko udazkenerarte armadako buruak Jugoslaviako gudan haien soldaduek egindako krimenen erantzuletzat jotzen ziren”.

Haren hitzetan, Gotovina general kroaziarraren kasuarekin hasi ziren gauzak aldatzen; Auzitegi Internazionalak 24 urteko kartzela zigorra ezarri bazion ere, 2012an helegitea onartu eta absolbitu egin zuten, soldaduen ekintzak ez zituela hark agindu argudiatuta. Berdin gertatu zen hasiera batean 27 urteko kartzela zigorra zuen Perisic general serbiarrarekin ere. Ostiralean beste bi goi-kargu absolbitu zituen auzitegiak.

Harhoffen arabera, absoluzio horiek lortzeko gainontzeko epaileak presionatu zituen Theodor Meron auzitegiko presidenteak. Meronen jarrera salatzeaz gain, horren atzean AEBen eta Israelen interesak daudela iradoki du epaile daniarrak.

Yougoslaviako Gerrako krimenak aztertzeko Nazioarteko Auzitegiak 2016an amaituko du bere jarduna; gaur arte, 161 kriminal atxilotu ditu eta hainbat epai egin behar dira oraindik.