argia.eus
INPRIMATU
‘Juglarea, puta eta eroa’ lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

2009ko martxoaren 17a

Le Petit Theatre de Pain antzerki taldearen Juglarea, puta eta eroa lanaren "euskararen eta euskara aldaeren erabilera" azpimarratu du IX. Donostia Antzerki Sariko epaimahaiak. Hain zuzen ere, antzezlanak hiru euskara mota erabiltzen ditu: Iparraldeko batua, Hegoaldeko batua eta zuberera. Antton Lukuk, Hartzea Lopez Aranak eta Allande Etxartek itzuli dituzte euskarara Dario Foren jatorrizko testuak.