argia.eus
INPRIMATU
Judimendiko joko aretoaren irekiera berriaren harira argipen batzuk
  • 2019ko urriaren 15ean Judimendiko Salon de Juegos Premium lokalak berriz ere bere ateak ireki dituela jakin genuen. Duela hiru aste Judimendik Joko Aretoari ez plataformak lokal honen atarian, joko aretoak bi hilabete eta erdi itxita zeramala jakinarazi zuen.

Judimendiko Gazte Asanblada @JudimendikoGA 2019ko urriaren 16a

Prentsaurrekoan adierazi bezala, negozioaren jabeak ez zuen tabernaren gestioa eramateko prest zegoen inor aurkitzen. Auzoko tabernari bati eskaini izan zion honen kudeaketa, zeina prentsaurrekoa eta gero atzera bota zen.

Judimendiko auzokideok taberna arruntaz mozorrotutako joko areto honi aspaldi kendu genion maskara. Jakin badakigu, jokoa gaur egun zapaltzen gaituen sistema kapitalista heteropatriarkalaren beste erreminta bat baino ez dela, eliteen poltsikoak aberasteko erabiltzen dutena, herritarrenak, husten dituzten bitartean. Jokoaren bidez, existitzen ez den etorkizun oparo bat saldu nahi digute, gure baldintza ekonomikoak hobetuko direlakoan. Baina Judimendiko auzokideok, horretaz kontziente, joko aretoaren aurkako dinamika bat piztu genuen, horren bitartez, joko aretoak auzoarentzat dakartzan problematikak mahai gaineratu eta auzoko erantzun bat aktibatuz.

Auzoaren gehiengo batek argi adierazi du; ez dugu horrelako negoziorik nahi. Eta horrela erakutsi dugu hilabeteko azken ostegunetan deitutako  kontzentrazioetara joanez, bertan kontsumitzeari utziz, etxebizitzetan, kalean eta komertzioetan gure aldarria txapen zein banderolen bidez kaleratzen, auzoan eta ikastetxeetan hitzaldiak emanez

Auzoaren gehiengo batek argi adierazi du; ez dugu horrelako negoziorik nahi. Eta horrela erakutsi dugu hilabeteko azken ostegunetan deitutako  kontzentrazioetara joanez, bertan kontsumitzeari utziz, etxebizitzetan, kalean eta komertzioetan gure aldarria txapen zein banderolen bidez kaleratzen, auzoan eta ikastetxeetan hitzaldiak emanez, ekainean joko aretoen kontrako Euskal Herriko lehenengo manifestazioa eginez edota irailean, Judimendik joko aretoari ez! plataformako kideok egindako prentsaurrekoa burutuz. Finean, auzo oso bat joko aretoaren kontra lerratu dugu, gazte, heldu zein nagusi.

Tamalez, badirudi beti dagoela norbait prest besteon kontura aberasteko, horretarako auzoaren hitza gainetik pasa behar badu ere. Baina auzokideok argi daukagu, gaur egungo sisteman, jokoak joko aretoen eta sistemaren txotxongilo bihurtzen gaituen fabrika horri ezetz esaten jarraituko dugu! Auzoko dinamika martxan egon den bitartean, lokalaren gestioan aldaketak egon arren, inoiz ez dugu gure borrokan amore eman, eta gaur ez da horretarako eguna izango. Joko aretoaren irudia aldatzeak, ez gaitu isilaraziko.

Ardura, ordea, ez da soilik jabe berriarena. Irakurketa honen azken hitzak instituzioei eta gizarte eragileei interpelatzeko erabili nahi ditugu. Berriro ere aho batez diogu; bada garaia organismo hauetatik joko aretoen zein orokorrean jokoaren problematika honen aurrean ardurak eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Herri mugimenduko kideok aspaldidanik daramagu gure etxeko lanak egiten. Beraz, hasi gaitezen problematika honi erantzun kolektibo bat eman ahal izateko bidea eraikitzen.

Jakin bagenekien egun dugun egoera berandu baino lehen gerta zitekeela. Baina denbora laburrez izan bada ere, auzo botereaz eta auzo antolakuntzaz lortutako garaipen txiki bat izan dela adierazi nahi dugu. Beraz, jarraitu dezagun aliantzak eta sareak josten, garaipen txiki hauek handi izan daitezen! Borrokak merezi du eta horretan berresten gara.

Judimendin argi daukagu: Judimendik joko aretoari ez!