argia.eus
INPRIMATU
Judimendiko jaiak ikuspegi feministatik; erasoen aurkako plangintzatik haratago
  • Aurreko urteko esperientziatik abiatuta, aurtengo Judimendiko jaiak lantzeko neska* gazte tade bat biltzen hasi zen  orain dela hilabete batzuk. Hausnarketa eta planteamendu askoren ostean, datozen egunetarako ekimenak eman dituzte jakitera.

Hala Bedi @halabedi 2018ko ekainaren 18a

Ekainaren 18an, astelehenean, Gazte Aste Kulturalaren baitan, 10:30ean hasiko dute ‘Judimendi morez margotzen’ eguna, “Ahalduntze feministarako bidean” tailerrarekin SUmendi Gazte Espazioan. 14:30ean tupper bazkaria eta kafe/yoga sesioak egingo dituzte parkean. Eta 17:30ean ,”Ligoteo jatorra” tailerra egongo da SUmendin -azken hau mistoa izango da-.

Horretaz gain, ekainaren 21ean, txosnagunea irekiko duten egunean, emakumeen* manifestazioa egingo dute: 18:45ea hasiko da San Juan elizatik: beltzez jantzita eta zapiarekin joateko deia egin dute. Hala ere, gizonentzako mobilizazio bat ere izango da, baina lehen lerroa nesken* esku geratuko da.

Auzoetako eta Gasteizko jai guztietan bezala, eraso sexisten aurkako telefonoa egongo da eskuragai txosnagunea irekita egongo den egunetan (ekainaren 21etik 23ra): 688 744 411 da telefono-zenbakia. Gainera, aurten ere etxera emakumeak* taldean eta batera joateko turnoak egingo dituzte.

Albiste hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.