argia.eus
INPRIMATU
Judimendiko gazte mugimenduak joko aretoa berrirekitzea salatu du
  • Deseskalatzearen hirugarren faseak joko aretoak berrirekitzea ahalbidetu du; horien artean, Olagibel kalekoak astelehenean ireki ditu bere ateak. Judimendiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du lokalaren aurrean.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2020ko ekainaren 10a
Judimendiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du astelehenean. / HALA BEDI

Alarma egoera hasi zenetik itxita egon diren kasinoek, joko aretoek eta apustu lokalek berriro zabaltzeko aukera dute astelehenetik, deseskalatzearen hirugarren faserako Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak ezarritako irizpideen arabera. Edukiera %50era mugatu eta makinen artean 2 metroko tartea utzi beharko dute.

"Entzun gintuzten eta entzuten jarraituko gaituzte", aretoaren aurkako borrokan jarraitzeko deia luzatu du Judimendiko Gazte Asanbladak asteleheneko elkarretaratzean, "Judimendik joko aretoari ez" zioen pankartaren atzetik.

Hiru urtez, joko aretoarekiko oposizio mugimendu indartsua egon da Judimendin. 2019an, establezimendua hiru hilabetez itxita egon zen, aurrera ateratzeko ezintasunak zirela eta, enpresa kudeatzailearen arabera. Hala ere, urrian bere ateak berrireki zituen.

Osasun krisiaren ondorioz martxotik itxita egon ostean, jarduerari berrekin dio Judimendiko joko aretoak.