argia.eus
INPRIMATU
Juaristi eurodiputatuari Saharara iristea eragotzi dio polizia marokoarrak
  • Josu Juaristi (EHBildu) Europako Legebiltzarreko parlamentariari hegazkinetik jaisten ere ez dio utzi polizia marokoarrak. Politikariak berak zabaldu du albistea, argazki eta guzti, Twitterreko bere kontutik. Mendebaldeko Sahara bisitatzea zen Juaristiren asmoa.

ARGIA @argia 2017ko urriaren 27a
Josu Juaristi europarlamentaria Sahararako bidean hegazkinean blokatuta.

EHBilduk zabaldu duen beste txio batean ikus daitezke Juaristi bera hegazkin barruan blokatua eta aireportuan poliziak eskifaiarekin eztabaidatzen.