argia.eus
INPRIMATU
Juani Mendiola aktore donostiarra hil da

2006ko martxoaren 14a

Juani Mendiola aktorea hil zen joan den larunbatean (11), gaixotasun luze baten ostean. Antzerkian, zineman eta telebistan lan ugari egin zuen Mendiolak. Imanol Uriberen La fuga de Segovia, Koldo Izagirreren Off-eko maitasuna eta Aupa Etxebeste filmetan ikusi genuen, besteak beste. Telebistan berriz, Bi eta Bat, Jaun eta jabe eta beste hainbat saiotan hartu zuen parte. Juani Mendiolaren aldeko hileta elizkizunak atzo (13) egin ziren Donostian.