argia.eus
INPRIMATU
“Juan Sebastian Elcano” ontzia Getxon egotearen aurkako martxara deitu dute
  • Uztailaren 8an eta 9an Getxoko portuan egongo da espainiar armadaren Elcano eskola-ontzia barrutik ezagutzeko aukera, Juan Sebastian Elkano getariarrak munduari bira eman ziola 500 urte bete direla eta. Astelehen arratsaldean haren aurkako mobilizaziora deitu du Algortatik Hanka taldeak.

Hiruka .eus 2019ko uztailaren 08a
Egun bi emango ditu ontziak Getxon. CC BY SA-Espainiako armada

Kasinoko plazatik porturaino joango da indar okupatzaileen kontrako Algortatik Hanka mugimenduak antolatutako herri-martxa. Arratsaldeko 19:00etan ipini dute hitzordua, "Ez dira ongi etorriak, alde hemendik" goiburuagaz.

Uztailaren 8an (astelehena) gura duten herritarrek bisitaldi bi egin ahal izango dituzte, 11:00etan eta 12:00etan, eta uztailaren 9an orduero egin ahal izango dira bisitak, 11:00etatik 23.00etara bitarteko ordutegian.

Gogoratu beharra dago martxoan milaka lagunen bisita jaso zuen Juan Carlos I gerraontziak Getxoko portuan. Protestak ere egon ziren, eta Udaleko Bozeramaleen Batzordeak desadostasuna agertu zuen ontzi hori, eta edozein gerra-ontzi, bertan egoteagaz.