argia.eus
INPRIMATU
Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua
  • Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.

Ainara Rodil Jaime 2024ko otsailaren 19a
Juan Mari Uriarte Juan Mari Uriarte

Juan Maria Uriarte, ia 21 urtez Donostiako gotzaina izandakoa, larunbatean, otsailaren 17an, zendu zen, 90 urte zituela. Iktusa  jasan zuenetik Basurtuko ospitalean zegoen eta han zendu da.

Fernando Prado Donostiako gaur egungo gotzainak eman du heriotzaren berri. Elizan izandako ibilbideaz haratago, "bakegintzari ere egindako ekarpena" azpimarratu du askok, besteak beste Loiolako bake prozesuan “bideratzaile” lana egin zuen eta.

Arnaldo Otegik bere lana gogora ekarri eta goraipatu zuen sareetan egindako aipuan: "Juan Mari Uriarte gotzainak utzi gaituen honetan, herri honen bakerako eginiko lan nekaezina gogora ekarri nahi dut. Eskerrik asko, Juan Mari!". EAJko Iñigo Urkulluk eta Imanol Pradalesek ere esker hitzak izan dituzte.

Bere azken lan publikoetako bat izan da Sexo y genero a debate ("Sexua eta generoa ezbaian") liburua kaleratzea. Bertan, bere hitzetan, liburuak "kritikatzen du espektro zabal eta, askotan, nahasian genero-bereizketak desegiteko joera garaikidea", eta aldi berean, "eztabaida konplexu" honetan murgildu nahi dutenei "esku aditua" eskaini nahi izan die.

Uriarte 1976an. Argazkia:ARGIA
Argazkia: ARGIA
Uriarte, Juan Pablo II. aita santuarekin