argia.eus
INPRIMATU
Juan Manuel Santosen gobernu kabineteak dimititu egin du nekazarien protestak jarraitzen duten bitartean
  • Atzo Kolonbiako hainbat ministrok beren dimisioa aurkeztu zioten Santos presidenteari nekazarien grebak sortutako krisi sozialaren erdian. Santosek buruan zebilkien Gobernuaren kabinetearen berregituratzea azkartuko du.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko irailaren 03a
Bere esku dago zein dimisio onartu eta zein ministro mantendu gobernuan. Argazkia: Larazon.es

Santosen aginteko laugarren urtea den honetan, bere esku dago zein dimisio onartu eta zein ministro mantendu gobernuan. Telesurreko Paul Bacares kazetariaren arabera, dimisioak herrialdeak bizi duen krisi sozialaren poderioz gertatu omen dira. Beste aditu batzuen arabera baina, ministro askok beren karguei uko egitearen atzean, hurrengo hauteskundetara aurkezteko aukera egon liteke.

Hiru hilabete geratzen zaizkio presidente kolonbiarrari hauteskundeetara berriz aurkeztuko den edo ez argitzeko. Ikusteko dago kabinetean gertatuko diren aldaketek eragin zuzena izango duten Presidentearengan. Bitartean abuztuaren 26an hasitako protestek aurrera jarraitzen dute. “Paro Nacional” deiturikoa hasi zenetik 5 langile hil dira polizia eta langileen istiluetan.