Letren txotxongiloa lanagatik jaso du 20.000 euroko ekarpena duen Espainiako Kultura Ministerioaren saria. Katalan, galego eta gaztelaniara ere itzuli dute ipuina.
Epaimahaiak azaldu duenez, “mintzaira poetikoan maisu” delako irabazi du saria. Gaineratu du, “oihartzun sinbolista duen aliterazioa, nonsense umorea, absurdoa, rodaritar fantasia eta euskal ahozkotasunaren oihartzunak” direla helburuak.
Juan Kruz Igerabide idazle adunarra (Gipuzkoa) literatura egile oparoa da. Nobela, poesia eta ipuina idatzi du bereziki. Haur eta gazteentzako liburu ugari argitaratuta du dagoeneko.