argia.eus
INPRIMATU
Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua 2019ko foru hauteskundeetan
  • Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua 2019ko foru hauteskundeetan. EH Bilduk ohar bidez adierazi du izenak emateko epea agortuta, hautagaitza bakarrak Gipuzkoako Mahai Politikoaren aho bateko babesa izan du. Horren ondorioz, ez da bozketarik egingo eta Hauteskunde Batzordeak zerrendaburu izendatu du.

Goiena @goiena 2018ko ekainaren 01

"Lehenik eta behin, jaso dudan babesa eskertu nahi dut. Asko izan dira pauso hau ematera gonbidatu nauten kideak eta nigan erakutsitako konfiantza eta emandako bultzada eskertu nahi ditut", adierazi du Izagirrek. "Askok ezagutzen naute eta badakite nire hurbiltasun eta prestutasun guztia jarriko ditudala langintza honetara, Donostian bezala Gipuzkoan. Aukera berriak ditugu herrialde gisa, gipuzkoarrak erdigunera ekarri eta dagoena hobetzeko. Baita guk gauzak hobeto egiteko ere. Aukera hau baliatu nahi dut gure bertsiorik onena Gipuzkoa osatzen dugun jendarte honen zerbitzura jartzeko", gaineratu du.

Juan Karlos Izagirre Hortelano (Igeldo, 1963), Donostiako alkate izan zen 2011-2015 legealdian eta orduztik bere ofizioan, mediku gisa jarraitu du lanean, betiere, aktualitate politikoa gertutik jarraituz. Familia medikua da Errenterian eta Sahararekin Lankidetza proiektuetan aktiboki kolaboratzen du.

Albiste hau Goienaz argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.