argia.eus
INPRIMATU
Juan Carlos I.aren ihesaldian haren segurtasunaz arduratu da Espainiako Estatua, Marlaskak onartu duenez
  • "Inork ezin du ahaztu Espainian estatuburu izan zenaz ari garela, eta beraz, bere segurtasuna Espainiako Estatuari dagokiola", adierazi du Barne ministroak.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 11

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Aljeriara egindako bidaian errege emerituaren segurtasunari buruzko xehetasunak ematea saihestu du, gai honi buruz Espainiako Gobernuak darabilen opakotasunari eutsiz: "Aurreko estatuburuaren segurtasun gaiei dagokienez, beharrezkoa eta egokia da Barne Ministroak horri buruzko daturik ez ematea", esan du Juan Carlos I.aren segurtasun dispositiboaren finantzaketari buruzko galdera bati erantzunez.

Dena den, ministroa argi mintzatu da segurtasun arduraren inguruan: "Bere segurtasuna Espainiako Estatuari dagokio, estatuko aurreko burua izan baita”.