Erregeak lehengusuaren izenean eduki du kontu korrontea, Corinna zu Sayn-Wittgenstein printzesa eta aholkulariak azaldu duenez.
Monakon bizi da Sayn-Wittgenstein eta 2015ean Jose Manuel Villarejo polizia-komisarioarekin bildu zen. Ahokulariak erregearen Suitzako diruen xehetasun guztiak kontatu zizkion poliziari grabagailuaren aurrean.
“Nire izenean jarri zituen Marokoko eta beste tokietako ondasunak”, azaldu du aholkulariak eta ezin dituela ondasun horiek bueltatu “zuritze delitu bat egingo nukeelako”. “Gauzak bueltatzeko presio ikaragarria egiten ari zait baina egiten badut legea urratuko nuke eta kartzelan buka dezaket”.
Kontu korrontea, Alvaro Orleans de Borbon lehengusuaren izenean du Juan Carlosek. Sayn-Wittgensteinek azaldu duenez, “Los Angelesera eta beste hainbat lekutarako hegaldi pribatuak errege emerituaren lehengusuak ordaintzen ditu eta Torrejoneko zona militarretik ateratzen dira kontrolik ez izateko”.
El Español agertokiari Orleans de Borbon errege ohiaren lehengusuak informazio guztia ukatu dio.