Gizartea ekonomiari begira jarri den garaiotan, ekonomia kazetaritza era ulergarrian egitea ezinbestekoa da. horixe egin du Berriako kazetariak.
“Nafarroako Kutxaren hondamendia, Volkswagenen BEZaren afera edo beste hainbat gertaera modu ulergarrian eta argigarrian azaltzea da iparrorratza”, dio Joxerra Senar Berria egunkariko ekonomia kazetariak. Krisi aurretik ere gaiok modu “erakargarri eta pedagogikoan” lantzen saiatzen ziren eta horrek trebatu eta esperientzia hartzen lagundu die.
Nafarroatik aritzen da eta “futurologia egitea zaila” dela dioen arren, ekonomia “lehia politikoaren fronte nagusietako bat” izango dela uste du. “Egun oposizioan diren erregimenaren indarrak Nafarroaren paralisia eta hondamendia iragartzen dute egunero eta bestetik gobernuak eta hura sostengatzen duten alderdiek erakutsi behar dute gai direla UPNk baino hobeto egiteko”.
Krisiak enpresa eta erakundeen barruko gertaerei begira jarri du, besteak beste, kazetaritza. Ildo horretan CAN: Eta hemen ez da ezer gertatu liburua argitaratu zuen iaz Senarrek. Kazetaritza mota horrek “borondate hutsetik haragoko zerbait eskatzen du. Nafarroako Kutxaren kasuan benetan zer gertatu zen jakiteko irrika nuen eta ELAk liburua idazteko proposamena egin zidanean aukera baliatu nuen. Inportantea da babes hori izatea, zure kabuz egitea ez delako batere erraza: zure lanarekin uztartu behar duzu eta denbora astialditik atera”. Hala ere, jendeak ikusmina baduela, “eta euskaraz, apurka” ari direla kazetaritza liburuak ateratzen dio.
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.