argia.eus
INPRIMATU
Herri mugimenduen ikastarotik, dokumentala eta liburua
  • Apirilaren 10ean aurkeztuko ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganbaran “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta liburua. Dibulgaziorako bi material hauek "Pil-pilean" deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek hartu zuten parte. Albiste honetan ikusgai dokumentalaren trailerra eta liburua osorik irakurgai.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 06a

"Jakintza kolektiboki sortzea ardatz, Euskal Herriko herri-mugimenduek elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta saretzeko espazio izan zedin" sortu zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak Pil-Pilean ikastaroa 2015ean. Formakuntza "politiko integrala" sustatu nahi zuten: historikoa, teoriko-ideologikoa, metodologikoa, gorputzezkoa, antolaketakoa… "Formakuntza politikorako esperimentu harekin kultura politiko askatzaileagoak pentsatu nahi genituen, gure kultura politikoak izateko eta ekiteko dituen moduak berritzeko ahaleginean sakondu".

Esperientzia hartan oinarrituta ordu erdiko dokumentala osatu dute, eta bertan ikastaroko 14 partaide agertzen dira haien esperientzia eta ikasitakoak kontatzen. Hona hemen trailerra:

Dokumentalaz gain liburua ere osatu dute. Hemen dago osorik irakurgai.

Aurkezpen bira

Osasun neurrien arabera aldaketak egoteko arriskua adierazi badute ere, hau da, oraingoz, dokumental eta liburuaren aurkezpen biraren egutegia. Hauetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da (hemen egin daiteke):

Apirilak 10. 16:00 / Anhize-Monjolose, Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Apirilak 15. 18:00 / Algorta, Azebarri Kultur Elkartea.

Apirilak 29. 18:30 / Iruña, Katakrak.

Maiatzak 13. 18:00 / Gasteiz, Gasteizko Gaztetxea.

Maiatzak 27. 18:00 / Donostia.

Ekainak 19. 12:00 / Ziordia, Amarauna Proiektua (Jaialdia)