argia.eus
INPRIMATU
Joxean Muñoz izango da Jaurlaritzako Kultura sailburuordea
ARGIA @argia 2012ko abenduaren 21
Joxean Muñoz izango da Jaurlaritzako Kultura sailburuordea.

Duela bi urte utzi zion Muñozek Tabakalerako zuzendari izateari, orduko Donostiako Udalak zentro horren aurrekontuari egindako murrizketarekin desados. Lau urte zeramatzan egitasmo horretan lanean eta “proiektuarekiko koherentzia” argudiatu zuen dimisioa aurkeztean.

Prentsako lehen planotik kanpo egon bada ere, Muñozek lanean jarraitu du azken bi urteetan. Besteak beste, bere eskua antzeman daiteke egunotan Donostiako San Telmo museoan ikus daitekeen Badu Bada erakusketan.

Informazio gehiago:

Tabakalera proiektuari buruzko elkarrizketa egin zion Nere Lujanbiok Joxean Muñozi ARGIAren 2.088. zenbakian.

LARRUN hilabetekariaren 120. zenbakian kultur azpiegiturei buruz jardun zuten Muñozek eta Anton Mendizabalek.