argia.eus
INPRIMATU
Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”
  • Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen; trantsizioan zinegotzi Tafallan; memoria historikoaren ikertzaile sutsua; Txalaparta argitaletxearen sortzailea. Euskal Herriaren historiari buruzko liburuak ere plazaratu ditu. Metropoli Forala saioan elkarrizketa pertsonala egin diogu.

     

Pello Argiñarena Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko urtarrilaren 20a

Berriki, Zumalacárregui y la República de los Pirineos liburua plazaratu du. Elizak inmatrikulatutako ondarearen defentsan ere aritzen da. Duela zenbait hilabete, fundizioko amiantoak eragindako pleura minbizia diagnostikatu zioten. Gaixotasunaren aurka borrokan ari da. Kementsu. “Pankartaren atzean jarraitzen dut: enpresaren aurka, Elizaren aurka, ez dago erretiroa hartzeko modurik”. Hala dio Joxe Mari Esparza tafallarrak.