argia.eus
INPRIMATU
Josu Urrutikoetxea eskumuturreko elektronikoarekin aske uztearen alde agertu da fiskala
  • Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatzeko epaiketan, fiskalak defendatu du ETAko buru ohia aske uztea eskumuturreko elektroniko batekin, Mediabask hedabidek informatu duenez. Epailearen erabakia gaur asteazkena jakinaraziko da.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 01a
Josu Urrutikoetxea artxiboko argazki batean.

Epaileen erabakia iluntzean jakingo dela aurreikusten da, Mediabaskek informatu duenez.

Parisko Apelazio Epaitegian, asteazken arratsaldean La Santé espetxean preso duten Josu Urrutikoetxea Espainiari entregatzeko aztertzen ari dira. 2019ko maiatzean Alpeetan atxilotu zutenetik preso da. "Gizateriaren aurkako delitua" eskaera egin du Espainiako estatuak, 2006ko Barajasko atentatuagatik. Epaileak atzera bota du eskaera eta fiskaltza prest agertu da eskumuturreko elektronikoarekin aske uzteko, Naizen irakur daitekeenez.

ETAko buruzagi historiko Josu Urrutikoetxearen defentsak aske uzteko eskatu du, bere osasun egoera delikatua argudiatuta. Are gehiago, La Santé espetxean COVID-19 kasuak agertu zirenean, eskaera berretsi zuten, baina Urrutikoetxea ez zuten askatu.