argia.eus
INPRIMATU
Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatu dute nazioarteko 126 eragilek
  • Euskal preso politikoaren bizitza "arriskuan" dagoela adierazi dute nazioarteko 126 eragilek, Urrutikoetxearen adinari koronabirusak kartzeletan eragiten duen arrisku areagotua gehitzen baitzaio. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohia, Toni Negri eta Slavoj Zizek filosofoak eta Abraham Behar Nobel Saria.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 27a

Mediapart atarian argitaratu dute manifestua oso alor ezberdinetakoak diren 126 eragileek. "Josu Urrutikoetxea kartzelan edukita oso mezu txarra igortzen die Frantziak munduko bake prozesuei" adierazi dute manifestuan.

Urrutikoetxeari baldintzapeko askatasuna ukatu berri

Parisko La Sante espetxean dagoen Josu Urrutikoetxeak 70 urte beteko ditu aurten eta bere osasun egoera ahula da. Frantziako Dei Auzitegiak ukatu berri dio baldintzapeko askatasuna, nahiz eta La Sante espetxeko medikuburuaren ziurtagiria aurkeztu zuen. Manifestuak nabarmendu du Urrutikoetxeak borroka armatua amaitzeko jokatu zuen rola.