argia.eus
INPRIMATU
Josu Arkauz aske utzi dute, ia 30 urte preso atxiki ondoren
  • 29 urte, 8 hilabete eta 4 egun kartzelan egin ostean aske gelditu da Josu Arkauz arrasatearra. Senideek egin diote harrera azaroaren 23an.

2020ko azaroaren 24a

29 urte, 8 hilabete eta 4 egun kartzelan egin ostean, atera da kalera Josu Arkauz arrasatearra azaroaren 23an. Ateratzerakoan senideek egin diote harrera azaroaren 23an.

Miarritzen atxilotu zuten 1991ko martxoan eta Frantziako Estatuan zigorra bete ostean, 1997an Espainiaratu zuten eta preso atxiki, ETA erakundean ardura nagusiak egotziz. 2015az geroztik egoten ahalko zen kalean, baina halakorik ez zuen bideratu Espainiako Justiziak.