IPK Iparraldeko Produkzioak eta Denentzat Sozial Zentroak hiru eguneko festibalarekin emango diote asteburu hontan ongi etorria, Olentzerori Hendaian. Zortzigarren urtea da, kontzertuak, atelierrak eta Olentzeroren bisita, ekimen solidario gisa aurkezten dutela.
Izan ere, kontzertuetarako sarrera erosi beharrean, jostailu bat-sarrera bat printzipioa segitu dute hastapenetik, egundoko arrakasta lortuaz. Izan ere, abenduan gero, Denentzat Sozial Zentroak familia behartsuenentzat zuzendutako azokan merke saldu, eta bildutako dirua sozial ekintza batetara berbideratzen dute.
Joan beraz jostailua prestatzen, kontzertuen kartela mamitsua baita aurtengo Olentzero Rock Jaialdian. 9 musika talde izango dira ostiraletik igandera, Xabaltx, Willis Drumond, Estricalla, Cobra edo Capsula taldeekin.
Merkatu Zaharra berritu bitartean itxita dagoenez, aurtengo festibala Gaztelu Zaharren Euskaraldiarako prestatu duten xapito handian ospatuko dute festibala, Hendaiako Euskaraldiarekin bat eginez.
Albiste hau Antxeta Irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.