Equo Berdeak-eko hautagai Joserra Becerra izan da EAEko hauteskunde gauean balorazioa egiten lehena. Alderdi ekologistak ez du eserlekurik lortu eta 11.400 botorekin gelditu da.
Honela azaldu du Becerrak: “Kanpaina duina egin dugula uste dut, beste hautagai batzuen mailan izan gara. Hau ez da amaitu eta jarraituko dugu kritika eginez datozen hilabeteetan, akordioak proposatzen ere bai, herritarren bizitza hobetzearren, horrela egin izan baitugu 90eko hamarkadatik”.